XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta guzi horrek oinarritzen zuena, nazio arazoarekiko teoria, ukitu ere ez dutela egin nahi....

Ez dituzte atera nahi, beren eboluzioak berak eskatzen dituen ondorioak.

Nazio zapalduko marxista artean, batzuek marxismoa abandonatzen dutela, ikusten dugu (anarkismora pasatzeko, adibidez).

Besteren batzuek, marxismo oso komodo bat asmatu digute: marxista gara, aitortzen dute, baina nazio arazoan ez ditugu onartzen Marxen edo Engelsen eritziak....

Orain, marxismoa osotasun bat da, sistima bat, eta zati bat kanpora uzten bada, edo lekuz eta funtzioz aldatzen bada, konjuntuko beste elementu guziak korritzen dira, sistima guzia aldatzen da.

Beraz, aklaratu beharko ligukete, beren marxismoa zertan gelditzen den.

Lan zaila eta arriskutsua hori.

Marxismoa eta abertzaletasuna uztartzekotan, bistan dago, pentsamendu marxista tradizionala izan dena, itxuraz nazio arazoarekin zerikusirik ez duten puntuetan ere, berpentsatu beharra dagoela.

Adibidez sarri esana da Marxek egin duen gizonaren eta klaseen erredukzio funtzionala faktore ekonomiko soiltara, konplementatu beharra dago gizonaren eta klaseen aldian aldiko eta lekuan lekuko baldintzapenen teoria konkretuagoekin.

Kasu bakoitzean ageri den elementu konstelazioa, ikusi beharko bait da.

Marxismoaren konzeptu asko eta pentsamendu marxistan korriente zen anitz uste eta ebidentzia berpentsatu beharra, ez da sortu, noski, nazio arazoaren aldetik bakarrik.

Althusserek, etab., nazio arazoarekin zerikusi gabe egin dituzte beren errebisioak.

Halere, jeneralean, marxismo guztiok irekiagoak dira, tresneria hobez hornituak, nazio arazoa, marxismo klasikoak ohi zuen baino positiboago aztertzeko eta baita zientifikoago ere.

Nazio arazo aldetik, eboluzio hau eragin duen lau faktore aipa genezake.